"Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko hezkuntza da tresnarik garrantzitsuena"

Aitor Aspuru Saez 2012ko aza. 28a, 10:20

ANA UGARTEk (1950, Menagarai) urte asko eman ondoren Menagaraiko Emakume Taldean oraindik lan ugari egiteko beharra ikusten du. Nahiz eta herri txiki batean bizi, parekidetasunaren alde ekintza pila egin ditu eta epe motzean taldeak izango dituen erronkei buruz hitz egin du.

Azaroak 25 Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira solasaldia antolatu zenuten bezperan Menagarain seme-alaben hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko, zein izan da ekimen honen helburua?

ANA UGARTEk (1950, Menagarai) urte asko eman ondoren Menagaraiko Emakume Taldean oraindik lan ugari egiteko beharra ikusten du. Nahiz eta herri txiki batean bizi, parekidetasunaren alde ekintza pila egin ditu eta epe motzean taldeak izango dituen erronkei buruz hitz egin du.

Azaroak 25 Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira solasaldia antolatu zenuten bezperan Menagarain seme-alaben hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko, zein izan da ekimen honen helburua?

Solasaldi honen eta datozen lau hitzaldien ideia emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko hezkuntza dela tresnarik garrantzitsuena azpimarratzea da. Belaunaldi berriek gure heziketan izan ditugun estereotipoak ekiditu behar dituzte, edo behintzat zati bat.

Hitzaldiak emakume eta gizone gazteei, gurasoei, daude zuzenduta. Biek dute ardura seme-alaben heziketan. Nahiz eta ohitura dela-eta amak sentikortasun eta hazkuntzan denbora gehiago erabili, aita ezin da arrotza izan esparru honetan. Biak elkartu behar dira emaitza onak lortzeko.

Biek arduraz gozatu behar dute, horrek eragingo du emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunarekin bukatzea. Guztion artean landu behar da etorkizuna.

Menagarai herri txikia izanda, zer suposatzen du herritarrentzat emakume talde bat izateak?

Gure inguruan dauden pertsonen iritziz, iraultza izan da eta bizitzaren egunerokotasunean nabaritu da.

Nola jaio zen taldea?

Menagaraiko Emakume Taldea modu espontaneoan jaio zen 1985eko jaietan bolo txapelketan zehar naturaltasun osoz ezberdintasun ekintza gertatu ostean.

Garai horretan zein zen emakumearen egoera herrian?

Emakumearen egoera garai horretan etxeko andrea, ama, pertsona nagusien alaba eta baserriaren uztiapenean ardurak izatean zetzan. Betebehar ugari eta soldatarik ez, ondo eginiko lanaren aitorpena bakarrik.

Asialdiaren aldetik, emakumeek zituzten aukerak ziren igandeko meza, seme-alaben irakasleekin egiten ziren bilerak edo erosketak egitea.

Nola baloratzen duzue orain arte egindako lana?

Ibilbide bizia izan da. Tabu ugariri aurre egin zaie eta hasieran ezinezkoak ziruditen ekintzak eta ideiak gauzatu dira. Kostata, baina erakundeen laguntza eta babesa izan dugu. Taldeak jakinminarekin, eta baikortasunarekin ekin dio lanari eta emaitzak begibistan daude.

Zeintzuk dira etorkizunean agertuko zaizkizuen erronkak?

Etorkizunean lanean jarraitu nahi dugu, baina indar gutxiagorekin, urteak nabaritzen dira eta. Gure itxaropena da gazteek, bere kabuz, bere alaben bizitzak hobetzen jarraituko dutela, haien semeen etorkizuna horren menpe egongo da eta. Amets moduan gure nahia  bikoteek elkarrekin egitea lan hori da. Lortu diren eskubideak kostata eskuratu dira, baina gutxi behar da guztia galtzeko. Gai honetan aurrera pausuak ematearen ardura guztiona da.

Abenduaren 11an Aiara Koadrillako Emakumeen X. Topaketa egingo da. Zeintzuk dira helburuak?

Topaketek hainbat herri eta udaleko emakumeak biltzeko balio dute. Aurten izenburua erakargarria da gutxienez eta beti ikasten dugu zeozer lantaldeetan bereziki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide