Kantauriar urretxoriak

Erredakzioa 2012ko abu. 7a, 08:32

Gustavo Abascalek beste artikulu interesgarri bat idatzi du Naturayala blogean:

Maiatzaren hasieran, Aiarako Landazabaleko Hegazti Arrunten Jarraipen-Sareko bisita batean, urretxoriaren(Oriolus oriolus) txio bereizgarria entzun nuen beste behin, Murgako (Aiara) harizti batean. Oraingoan bi banako entzuteko aukera izan banuen ere, ez nituen ikusi, espezie honek zuhaitzen adaburuetatik mugitzeko duen ohitura dela eta, hostotza itxiaren artean ezkutatzen baita.

Gustavo Abascalek beste artikulu interesgarria idatzi du Naturayala blogean:

Maiatzaren hasieran, Aiarako Landazabaleko Hegazti Arrunten Jarraipen-Sareko bisita batean, urretxoriaren(Oriolus oriolus) txio bereizgarria entzun nuen beste behin, Murgako (Aiara) harizti batean. Oraingoan bi banako entzuteko aukera izan banuen ere, ez nituen ikusi, espezie honek zuhaitzen adaburuetatik mugitzeko duen ohitura dela eta, hostotza itxiaren artean ezkutatzen baita.

Urretxoria zozoaren antzeko tamaina duen hegaztia dugu. Arraren kolorea hori distiratsu eta deigarria da, hego beltzekin biziki kontrastatzen duena. Emearen lumadia, aldiz, berde-horixka da.  Espezie hau Arabako zonalde mediterranearran kokatzen da, batez ere, Arabako hego-mendebaldean eta Lautadako iparraldean. Horregatik, Arabako Kantauriar eskualdean ikustea hain da garrantzitsua.

Maiatza osoan eta ekainaren hasieran euren txioak entzuten jarraitu nuen baina hil horretako bigarren astetik aurrera ez nituen berriro entzun eta paseko hegaztiak izango zirela suposatu nuen, hain zuzen, egun hauetan ikusten ditugun beste espezieak bezalakoak, argi-oilarra(Upupa epops) edo urretxindor arrunta (Luscinia megarhynchus) kasu, hegoaldera abiatzen direnak hazkuntzarako leku berrien bila.

Uztailaren 14koa ustekabe atsegina izan zen, harizti berean urretxoria berriro ere entzun nuenean. Izan ere, bost bider errepikatu zuen xirula-antzeko txio hura. Hemendik gertu kumeak hazi dituzten jakin nahiko nuke baita aurreko urteetan egin duten ere. Dagoeneko, azkeneko bost urteetan, udaberri garaian, antzeman ditut harizti eta gertuko makaldien artean. Ea datorren urtean konfirmatzerik dugun!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide