"Aginagako jaien helburu nagusia ondo pasatzea eta biztanle guztiak elkartzea da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 26a, 11:24

ENRIQUE ARBERAS (Amurrio) ezaguna da, batik-bat, biologoa delako. Baina Aginagako alkatea da ere. Egun hauetan herri txiki honek, ondare kultural ikarragarria duena, bere jaiak ospatzen ditu eta Enriquek ospakizun xume hauen garrantzia azaldu digu.

Lehenik eta behin, ezezagun bati Aginaga aurkeztu beharko bazenioke, nola egingo zenuke?

Aginaga Gorobel azpian dago, Ungino eta Tologorri artean hain zuzen ere. 29 pertsonek osatzen dugu herria, baserrietan bizi da jende gehiena eta gehienek abereekin lan egiten dute oraindik.

Zer nolako garrantzia dute Aginagako jaiek?

Sei urte daramatzagu jaiak egiten, jende gehienak parte hartzen du eta nahiko pozik gaude emaitzekin. Lehen Santiago eguna ospatzen zen ere baina gauza gutxi egiten ziren.

Orain talde gazte bat osatu dugu eta guztion artean prestatzen dugu jaia. Lehen egunean, jai-eguna ez denez, meza eta herri bazkaria pintxo batzuekin egin dugu. Baina ostiralean parrillada bat egingo dugu eta berbena egongo da.

Lehenik eta behin, helburu eta asmo nagusia ondo pasatzea eta biztanle guztiak elkartzea da. Nahiz eta baserri edo herri txikian bizi, bakoitzak bere eginkizunak ditu eta hau aukera polita da elkartzeko.

Aurten gauza berezi bat egin duzue, ezta?

Urtero aldatzen dugu zerbait eta aurten emanaldi bat egingo dugu Aginagari buruz, paisaia eta jendearen inguruan. Pasa den urtean, adibidez, Pirulo Txou aritu zen hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide