Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbat honetarako
Amurrioko Hauspoa Elkarteak Hauspokada jaialdia du antolatua larunbat honetarako. Zuhatzako Etxaurren Ikastolan egingo da jaialdi hori, eta egun osoko egitaraua izango du.
Goizeko hamaiketan emango zaio hasiera Hauspokadari, esposaketa, “distrien” topagune eta truke-azokarekin. Krisi-kiroletan parte hartzeko aukera ere izango du bertaratzen denak.
Eguerdiko hiruretan bertso-bazkaria egongo da, 4 euroren truke. Bazkarian Aiarako Bertso Eskolako kideek abestuko dute. Rita Necok Kabaret decadencia ikuskizuna eskainiko du ondoren, arratsaldeko seiretan.
Musikarekin emango zaio bukaera egunari, sei taldek kontzertua eskainiko baitute arratsaldeko zortzietatik aurrera. Bilboko Franzeska eta Zarautzko Humilitate taldeei Madrilgo beste bi gaineratuko zaizkie: Accidente eta Skainhead. Hortaz gain, Annünaki Revenge eta Ametsgaizto talde amurrioarrek joko dute. Kontzertuen sarrera 6 eurokoa izango da.