"Guztion arteko batasuna sustatu behar dugu Luiaondoko izaera mantentzeko"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 31a, 09:17

PRUDEN OTEGI (Luiaondo, 1957) asteburu honetan egingo den bazkariaren antolatzaileetako bat da. Luiaondo maite duen herritar honek bazkari honen historia eta filosofía azaltzen du, jai egun honetan parte hartzen duten pertsona guztiek osatzen eta eraikitzen duten filosofia, hain zuzen ere.

 

Noiz hasi zineten egun hau ospatzen eta nola bururatu zitzaizuen ideia?

PRUDEN OTEGI (Luiaondo, 1957) asteburu honetan egingo den bazkariaren antolatzaileetako bat da. Luiaondo maite duen herritar honek bazkari honen historia eta filosofía azaltzen du, jai egun honetan parte hartzen duten pertsona guztiek osatzen eta eraikitzen duten filosofia, hain zuzen ere.

 

Noiz hasi zineten egun hau ospatzen eta nola bururatu zitzaizuen ideia?

Beste bazkari bat antolatzen dugun koadrila batetik atera zen bazkari hau egitearen ideia. Ikasle ohiek antolatzen dugu duela 3 urte. Aipatu dudan beste bazkari hori duela 13 urte egiten dugu.

 

Zenbat jende biltzen zarete normalean?

100 eta 150 pertsonen artean biltzen gara normalean.

 

Zer da, zure ustez, bazkari honek duen gauzarik onena?

Idei garrantzitsuena herritarrak biltzea da, gehiengo bat herritik kanpo bizi baita. Hau da jendea ekitaldi honetan parte hartzeko eragozpen nagusia gonbidapena luzatzeko orduan.

Inportanteena kasu hauetan harremanak mantentzea da, herri baten iragana eta orainaren arteko jarraikortasuna eta batasuna mantentzeko asmoarekin.

 

Luiaondo asko aldatu da urte hauetan, nola bizi izan duzue aldaketa hau?

Luiaondoko biztanleria bikoiztu egin da. Lehen herritar guztiok elkar ezagutzen genuen, eta orain, neurri batean behintzat, "lotarako herria" bihurtu da Luiaondo. Egoera honetan guztion arteko batasuna sustatu behar dugu gure herriko izaera mantentzeko.

 

Zein izango da egitaraua?

Topaketa hau ekainaren 2an izango da, larunbatean, 13:00etatik aurrera. Meza batekin hasiko gara, gero bazkaria egingo dugu eta honen ostean erromeria –irekia da noski, edonork parte hartu dezake- geroago txintxortada bat egingo da eta erromeriarekin aurrera jarraituko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide