Aiarako EAJk, prentsa ohar baten bitartez, bere ustez Bildu eta Aiara Batuz taldeek mantentzen duten jarrera diktatoriala salatu du. EAJren ustez udal taldeak barne batzorde ezberdinetan egiten duenaren islada izan zen azkenengo Udal Osoko Bilkura. Bilera honetan, udalean espedienteak irekitak dituzten aiararrek ez zuten parte hartu, nahiz eta EAJk eta PPk zentzu horretan eskaera bat egin zuten.
Prentsa ohar honetan, EAJk Aiara Batuzi aipamen berezi bat egin dio, haien ustez, talde honek eman dio Bilduri udaletxearen giltza eta bera bakarrik babestu baititu koalizio independentistak aurkeztu zituen aurrekontuak.