"Jaialdi hau gure lehenengo kontzertu serioa izango da talde moduan"

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 16a, 09:43

MIKEL PEREZ GUILLEN (Leioa, 1988) Joy Of Convolution taldearen partaidea da. Laudioko Santi Laresgotirekin sortu zuen proiektua eta Aiara Folk-Rock jaialdian jotzeko irrikitan daude, orain arte izan duten erronka garrantzitsuena baita.

Zein da Joy of Convolution taldearen historioa?

JOC 2007ko udaberriaren amaieran sortu zen, Santi Laresgoiti eta ni ikaslagunak ginen garai haietan eta unibertsitateko entzunaldi batean parte hartu genuen.

MIKEL PEREZ GUILLEN (Leioa, 1988) Joy Of Convolution taldearen partaidea da. Laudioko Santi Laresgotirekin sortu zuen proiektua eta Aiara Folk-Rock jaialdian jotzeko irrikitan daude, orain arte izan duten erronka garrantzitsuena baita.

Zein da Joy of Convolution taldearen historioa?

JOC 2007ko udaberriaren amaieran sortu zen, Santi Laresgoiti eta ni ikaslagunak ginen garai haietan eta unibertsitateko entzunaldi batean parte hartu genuen.

Esperientzia txiki horregaz hasita talde bat osatzea erabaki genuen, horretarako Borja Perez baterian hasi zen eta Manuel Gredilla beste gitarran, biak ere ikaslagunak. Hilabete batzuk pasatu genituen entseatzen Basauriko Gizatetxean, Garazi Fernandez (orain Inner Destiny-n) taldean sartu zen ahots nagusia lez.

Momentu haietan taldearen ibilbidea ez zegoen argi, gure ideak nahiko eskasak ziren eta gure kontzertu bakarrak aipatutako entzunaldietan izan ziren. Oraindik baxujole barik Manuk taldea utzi zuen eta Jon Osle gitarra erritmikoan hasi zen. Aldaketa horren ondorioz taldeak forma hartzen hasi zen, abesti propio batzuk egin genituen eta gure lehenengo kontzertua eman genuen Sestaon.

Hilabete batzuren ostean, Garazik taldea utzi zuen beste taldean buru belarri sartu baitzen. Handik gutxira, Borjak ere taldea utzi zuen JOC hiru taldekideekin utziz. Momentu haietatik aurrera musikari asko frogatu genituen baina gure ahaleginek ez zuten eman espero genuen fruitua.

Azkenean 2011ko udaren hasieran Jon Osleren bitartez Carlos Busto sartu zen taldean bateria jotzen eta hilabete batzuren ostean Carlos Bustoren bitartez Xabier Etxabe sartu zen baxujole moduan. Taldea osatuta genuen eta lokalean egindako aurrerapenak ikusita, ilusioz bete ginen eta serioago hartu genuen gure musika gendearekin konpartitu nahian.

 

Zergatik izen hori?

Egia esanda kasualitate hutsa izan zen…Gure lehenengo entzunaldian parte hartu genuenean Santi eta biok izen bat behar genuen, eta klaseko broma batez gogoratu ginen, eta bueno, emaitza Joy Of Convolution izan zen. Orain ez dauka zentzu askorik izen hori mantentzea baina beno, holan geratu zen eta dirudienez holan jarraituko du.

 

Zer musika mota lantzen duzue eta zeintzuk dira aintzat hartzen dituzuen taldeak?

Taldetik gende asko pasa da gustu ezberdinekoak, Rock´n Roll klasikotik Trash Metal arte. Gehien bat egiten doguz bertsioak, Metallica, Bon Jovi, Europe, Jet, Airbourne, ZZ Top, Chuck Berry, Megadeth… Hasieran holan irakurrita paperean arraro samarra ikusten da, baina uste dogu popurri honek funtzionatzen dauala.

 

Asko jo duzue zuzenean?

Nahi izan dogun baino gutxiago, gehien bat taldekide berrien sarreragaitik, ikasketa prozesua ez da erraza, abestiak nahiko konplexuak dira eta kontuan izanda hainbat eta hainbat aldaketa egin ditugula… Unibertsitatean zenbait entzunaldi emon doguz eta jo izan dogu Sestaoko taberna baten.

 

Aiara Folk Rock jaialdian joko duzue, zein da zuen helburua?

Taldearentzako aukera handi bat da Aiara Folk Rock-en lehenengo emanaldia jotzea, batez ere gure lehenengo kontzertu serioa izango delako talde moduan. Zuzenean jotzea da hainbat eta hainbat saio orduen fruitua. Nahi doguna da jendeak ondo pasatzea eta gure musika gozatzea, gogoratu daitezela JOC Aira Folk Rock-en egon dala.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide