Berrikuntzaz beterik datoz AiarakoJaiak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko api. 7a, 05:54

Aiarako udalaren maskota izango dena aurkeztuko du udalak

Aiarako Jaiak ospatuko dira apirilaren 27tik 29ra bitarteko asteburuan. Ugariak dira hiru egun horietarako antolatuak dauden ekintzak: Hockey txapelketak, dantzak, umeentzako ikuskizunak, bazkariak, erromeriak…

Aiarako udalaren maskota izango dena aurkeztuko du udalak

Aiarako Jaiak ospatuko dira apirilaren 27tik 29ra bitarteko asteburuan. Ugariak dira hiru egun horietarako antolatuak dauden ekintzak: Hockey txapelketak, dantzak, umeentzako ikuskizunak, bazkariak, erromeriak…

 Larunbaterako dago programatua  Aiala Folk Jaialdiaren lehenengo edizioa. Kontzertu bat eskaintzera animatzen zen talde orori aukera bat emateko antolatu du udalak jaialdi hori.  Hala, lau dira lehenengo edizio honetan jotzera animatuko diren taldeak: Dagreim, Joy of convolution, Goaz eta Laramie. Kontzertuen ostean diskodantza egongo da eta ondoren DJ Agilak emango dio bukaera gauari.

 Aurtengo pregoilaria Javier Angulo Gotxi izango da, 1968tik Arespalditzako Abadea dena. Etxaurrengo Jaien eta Aiaraldeko lehen abere lehiaketaren aitzindaria da Javier, Aiarako Udalak adierazitakoaren arabera.

 Jaiak direla eta, ezohiko autobus zerbitzua jarriko da martxan.  Lanteno, Menagarai, Ibarguen, Laudio, Luxaondo, Amurrio eta Murgatik igaroko dira zerbitzu horren baitako busak. Busen ordutegia, egitaraua eta jaietako kartela argazkiaren behealdean daude.

Prontxi barraskiloa

 Aurtengo jaietako berrikuntzetako bat Prontxi barraskiloa da, Aiarako Udalaren maskota. Jaietan ez ezik, Udalaren kultura, kirola, gazteria, euskara eta gizarte arloetan ere bere presentzia izango du aurrerantzean barraskiloak. Txupinazoa jaurtitzearekin batera aurkeztuko dute, apirilaren 27an, arratsaldeko zazpietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide