Igande arratsaldeak familian eta euskaraz

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 23a, 07:30

Pasa den igandean, Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatuta, Aiarako Udalarekin batera, “Igande arratsaldeak familian Euskaraz” ekimeneko beste emanaldi bat antolatu zen Arespalditzan. Eta aurrekoetan bezala, hau ere arrakastatsu suertatu zen inguruko herrietatik (Zuhatza, Luiaondo, Beotegi, Soxo, Arespalditza...) hurbildu ziren 35 ume eta beraien gurasoen parte hartzeari esker.

Pasa den igandean, Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatuta, Aiarako Udalarekin batera, “Igande arratsaldeak familian Euskaraz” ekimeneko beste emanaldi bat antolatu zen Arespalditzan. Eta aurrekoetan bezala, hau ere arrakastatsu suertatu zen inguruko herrietatik (Zuhatza, Luiaondo, Beotegi, Soxo, Arespalditza...) hurbildu ziren 35 ume eta beraien gurasoen parte hartzeari esker.

Ikuskizuna arratsaldeko 17:00etan hasi zen, TTR Antzerkiaren eskutik, “Salam” antzezlanarekin. Istorio dibertigarri honetan, herritik abiatuta ARABIAren bila joan eta ARABAn bukatu zuen bikote arabiarra zen protagonista, eta senar-emaztearekin bere gamelua. Antzezlana iraun zuen bitartean, barreak eta algarak entzun ziren ia beteta zegoen Arespalditzako Udal aretoan.

Ikuskizunaren ondoren, Sindikato aretoan ohiko eskulan tailertxoa eta arratsaldeari bukaera emateko askaria, den dena giro onean.

Programa honen bitartez, Hogeitalau Elkarteak, Aiarako Udalak Euskarazko guneak eskaini nahi dizkiote Aiarako umeei, igande arratsalde polita eta entretenigarria euskaraz pasatzeko aukera emanez.

Hurrengo zita, martxoaren 18an Lantenon, Potxin eta Patxin pailasoekin. Antolatzaileek hurrengo mezua zabaldu nahi dute ekimen hauekin: "Euskaraz dakigun hori, izan asko ala gutxi... erabili! Eta euskaraz bizi."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide