Sojoko jaiak hastear daude. Bihartik etzirarte ekintza ugariz gozatu ahal izango dute Aiaraldeko udalerri txiki honetako biztanleek.
Bihar emango zaie hasiera egitarauan programatutako ekitaldiei; goizeko bederatzietako txupinazoarekin. Arratsaldean Mus txapelketa jokatuko da, umeentzako jolasekin batera. Ondoren Xandalo taldeak erromeria eskainiko du goizeko ordu txikietararte.
Asteazkenen Mus txapelketa Tute txapelketarengatik ordezkatuko da; eta ondoren Jet taldearen doinuek herriko kaleak dantzaraziko dituzte. Mozorro lehiaketa eta bingoa burutuko dira gauean zehar, harik eta jaiei amaiera eman arte, goizaldeko txokolatadarekin.