Urtero lez garia moztu dute Maroñon udan eta prozesua jarraituz Añesen ehotzeari ekin diote. Ur gutxi dela eta erakustaldia oso motza izan da. Añeseko Gaztelekuan hasi da ekimena, astoan kargatu dute garia eta errotara abiatu dira. Errotaren ingurutan hamaiketakoa ere egin dute.