Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkaiko Batzar Nagusiek ekintza bat antolatu zuten Luiaondon. Bisita gidatua izan zen eta Felix Mugurutzak hitz egin zuen Malatu zuhaitzaz eta leku horrek Bizkaiarekin izandako harremana. Amaieran, gorazarre eta lore-eskaintza egin zitzaion 1730. urteaz geroztik han dagoen oroitarriari. 200 lagun baino gehiagok parte hartu zuen ekimenean.
Argazkiak: Rosa Saez, Jon Catalan