Asteburu honetan ospatu da Euskararen Asteburua Aiaran. Hainbat ekintza egon dira ostiral, larunbat eta igandean. Ostiralean bertsolaritza eta pala partidak uztartu zituzten Luiaondoko frontoian. Larunbata izan zen egun nagusia. Haur eta heldu ugari elkartu ziren herriko plazan egin zen "Aiaran denon artean" ekimen parte hartzailean. Atzo (igandea), berriz, "Igande arratsaldeak familian" ekimena egin zen Lantenoko eskolan.
Argazkiak: Aitziber Alava eta Esteban Hernando