"Herri txiki infernu handi" telebista saioak bukatu zituen atzo grabaketak Aiaran. Horretarako elkartu zen taldea Luiaondoko pilotalekuan eta ekoiztutakoa partekatu zuen herritar askorekin. Aiarako hainbat herriko jendea bertaratu zen eta lagun eta ezagunak pantailan ikusteko parada izan zuten. Oraindik ez dute zehaztu noiz igorriko duten saioa.
Argazkiak: Aitziber Alava