“Aiara Berdintasunaren Alde” foroa berriro elkartuko da Aiarako Udaletxean (Arespalditzan) urtarrilaren 13an 17:00etatik 19:00ak arte.
Esparru hori elkarteei zein norbanako emakumezko eta gizonezkoei irekita dago.
Printzipioz, bilera baliatuko dute ideia zehatzak garatzeko. Horretarako, saioan bideo emanaldia egingo dute eta bertako edukiak eztabaidatuko dituzte. Gero, elkarlanean jorratuko dituzte ideiak berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxista ekiditeko moduak bilatzeko.