Aiarako Udalak sukaldaritza osasuntsua hartu du lan ildo gisa eta otsailaren 3an egingo du saio berria Luiaondoko Ludotekan 18:30ean.
Hori bai, izena emateko epea urtarrilaren 27an bukatuko da eta jasotako deien ordena jarraituko dute, izan ere, leku kopurua mugatua da. Aiarako Udaletxera deitu beharra dago -945 39 90 13- tailerrean parte hartzeko.
Marta Francisco Sukaldikas elkarteko adituak emango du saioa eta irakatsiko du pate barazkijaleak egiten. Berez, abenduan Marta Franciscok ere saio arrakastatsua eman zuen azukre gabeko postreei buruz.