Aiarako Udalak eta Aiara Berdintasunaren Alde foroak antolatu dute azal eta kontrazal lehiaketa.
Asmoa da Irudiak erabiltzea argitaratzeko Aiarako emakumeei buruzko kontakizun onenekin osatutako liburua. Berez, horri buruzko lehiaketa antolatu zuten 2016an eta aurkeztuen artean hartuko dituzte.
Argazkiak hautatu eta baloratzeko aintzat hartuko dute emakumezkoen protagonismoa, horien jarrera aktiboa, ahalduntzea eta estereotipo sexistak gainditzen duten irudiek.
Bi maila egongo dira parte hartzeko; 6-12 urte bitartekoentzat (50 euroko saria) eta 12 urte gorakoentzat (80 euro)
Lanak aurkezteko epea otsailaren 10ean bukatuko da eta Aiarako Udaletxera bidali beharko dira; Elespide 2, 01476 Arespalditza. Posta elektronikoz ere jasoko dituzte: cayala.miren@ayto.araba.eus.