Gaur eguerdian, 12:46an alegia, istripua gertatu da Añesen eta, ondorioz, Osakidetzako helikopteroak 37 urteko gizonezko bat eraman du ospitalera.
Zauritua motorra gidatzen ari zen Añes eta Kobata lotzen duen mendi bidean eta atera eta gero erori da. Kolpea jaso du buruan eta eskumuturrean.
Zorabiatuta sentitu da eta leku zaila denez anbulantzia bertaratzeko, helikopteroak egin du zerbitzua.
