Berdintasun Foroa otsailaren 10ean elkartuko da berriro

Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 07:46

Azaroaren 25ean Arespaldintzan eginiko elkarretaratzea. / aiaraldea.eus

17:00etan izango da zita, Aiarako Udaletxean

Aiarako Berdintasun Foroak -Aiara Berdintasun Alde- bilera berria deitu du otsailaren 10ean 17:00etan udaletxean. Ekimen irekia da eta edonork parte har dezake. Otsaileko deialdian ordu erdiko trebakuntza saioa egingo dute, eta gero ekintza zehatzak proposatu. Informazio gehiago eskura daiteke 686587889 telefonoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide