"Goizean leihotik begiratuta zerbait berezia ikusten badut kamara hartu eta banoa"

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 08:47

Paisaiei argazkiak egitea du bereziki gogoko Zuriñe Alavak. Argazkia: Zuriñe Alava

ZURIÑE ALAVA (Opellora, 1991) argazkilaritza zalea da. Bereziki gustuko du eskualdeko paisaiei eta naturari klik egitea.

Zergatik hasi zinen naturan argazkiak egiten?
Gertu neukana zen, egunero etxetik ikusten nuena. Batzuetan eguzkitsu, euritsu beste batzuetan, baina beti ederra da Aiaraldeko natura, are gehiago argazkiak egiterako orduan.

Zein da erabiltzen duzun eredua?
Normalean ez dut ezer planifikatzen. Goizean itzartu, lehiotik begirada bat bota eta zerbait berezia ikusten badut kamera hartu eta banoa. Beste batzuetan paseatzera ateratzen naizenean kamerarekin noa eta beti harrapatzen dut zerbait. Egiten ditudan argazkiak sare sozialetara igotzen ditut normalean, jendeak ikusi ditzan.



Zer da gogoko duzuna jasotzea eta zergatik?
Gogokoena paisaiak. Gogoko ditut oso arraroa izaten delako bi egun topatzea zeintzuetan euraldi bera egiten duen. Argazkiak elkarren artean guztiz ezberdinak izatea dakar horrek.

Zein izan da zuretzat orain arte bizi izan duzun unerik bereziena argazkilaritzan?
Sare sozialetan argitaratzen dudanean argazki bakoitza, jendeak elkarbanatzen duenean eta gustuko duela adierazten duenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide