Otsailaren 12an izango da Etxaurren Ikastolako Krosaren edizioa berria Ibagueneko futbol zelaian.
11:00etan abiatuko dute proba eta izena emateko nahikoa da aurretik joatea. Ume federatuek 6 kategoriatan lehiatuko dira. Federatu gabeak, ordea, herri lasterketan arituko dira.
Helduek ere lasterketan parte hartzeko aukera izango dute. Txosna jarriko dute baita.