Aiarako II. Mendi Duatloian izena emateko aukera dago jadanik hemen. Norbanakoek zein bikoteek parte har dezakete lasterketan eta guztira 4,7 kilometro egin beharko dituzte korrika, txirrindulaz 17 kilometro eta, bukatzeko, beste 2 kilometro arineketan.
Norbanakoek 5,30 euro ordainduko dituzte eta bikoteek 10,30 euro. Izena emateko epea apirilaren 28an bukatuko da.
Lasterketaren ordutegiak hurrengoak izango dira:
-10:00etan 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako umeak.
-10:30ean 2004 eta 2006 urteen artean jaiotako haurrak.
-11:00etan helduak.
Iazko edizioko bideoa: