Ekimen berri bat sortu dute Aiaran, “berdintasunaren aldeko eta biolentzia sexistaren aurkako” jarrera adierazteko. “Ez arrosak ez urdinak, moreak gara” izango da kanpainaren lema. Autoetako atzerako ispiluetan borla moreak izatean datza egitasmoaren funtsa, martxoaren 8tik Aiarako Jaietara arte. Borla erraldoi bat egingo da jaietan, udaletxean jarriko dena.
Sare sozialen bidez partekatzeko deia
Ekimenaren antolatzaileek (Etxaurren Ikastolako Guraso Elkartea, Udala eta Aiarako Biltokia) Aiarako herritarrak animatu nahi izan dituzte borlen argazkiak egin eta sare sozialen bidez partekatzera. “Jarrera matxistak arbuiatzen ditugula frogatu behar dugu guztion artean, guztioi eragiten baitigu”, adierazi dute.
Borla moreak nola egin ere azaldu dute antolatzaileek, ondorengo irudiaren bidez:
