Ostiralean amaituko da Aiarako Jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Aurkeztutako kartelek zerikusia izan beharko dute Aiarako Jaiekin eta ondorengo lema izan beharko dute idatzita: “Aiarako Jaiak 2017 - Fiestas de Ayala 2017”.
Udalerriko armarria ere agertu beharko da irudian, eta 80 zentimetroko altuera eta 60ko zabaleradun lamina batean aurkeztu beharko da lana. Karteleko lengoaia eta irudiak inklusiboak izan beharko dira, “emakumezko eta gizonezkoak berdin islatuaz”.
200 euroko saria
Hiru tokitan entregatu ahal izango dira kartelak: Aiarako Udalean, Luiaondoko udal-bulegoan eta Etxaurren Ikastolan. Sinatu gabe aurkeztu beharko dira, egilearen datuak dituen gutun batekin batera. Lehiaketaren irabazleak 200 euroko sari bat jasoko du.