Aiarako Udalak antolatu zuen Emakume Aiararrei buruzko kontakizun lehiaketa eta horri esker liburua argitaratu du. Testuaren azala hautatzeko lehiaketa ere egin dute eta bihar banatuko dituzte sariak eta liburuen aleak.
18:00etan izango da ekitaldia Aiarako udal aretoan Arespalditzan eta Miren Viterik irabazi du azalaren kategorian. Urtzi Ganzedok eskuratu du kontrazal onenaren aitorpena.
Sari banaketaren Emakumeen Nazioarteko Eguna dela profitatuta 19:00etan udaletxearen aurrean elkarretaratzea gauzatzeko dute “Gora emakumeen garaipenak” lelopean.