Kirol proba berria egingo dute eskualdean maiatzaren 20an; Arespalditza Trail Lasterketa, alegia. 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek eta Arespalditzatik abiatuko da gero Kexaara, Menoiora, Etxaurrenera eta Maroñora jotzeko. Gero abiapuntuan bukatuko dute Eskoritas zeharkatu ostean.
Horrez gain, Garobel Mendi Taldearekin elkarlanean prestatu dute mendi ibilaldia. 10 kilometro izango ditu.