Bi zirkuitu osatu ditu Eneko Martinez moto gidari aiararrak azken bi asteburuetan. Batetik, Zaragozako Zueran izan zen lagun artean kirolaz gozatzen. Sare sozialetan azaldu duenez, bi erorketa direla medio ez zuen nahi beste aurreratu. Hala ere, sentsazio onekin amaitu zuen karrera, "azkarrago joan naitekeela badakit eta".
Asteburuan, berriz, Quintana Mariako zirkuituan aritu da, oraingoan lehian. Guztira 120 lagunek hartu zuten parte, eta laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Martinez pozik dago emaitzarekin: "Ibilbide hori asko gustatzen zait eta nabaritzen da. Laugarren postua nahikoa zait kategoria berri honetan ikasten jarraitzeko".