Taldeko saria eskuratzeaz gain, Aiarako txirrindulariek protagonismo handia izan zuten lasterketan. Izan ere, Asier Castillak irabazi zuen Mendiko Saria, Iñaki Guarestik Tarteko Mugena eta Mikel Beraza 4. izan zen sailkapen nagusian.
Amurrio Txirrindulari Elkartea
Amurrioarrak ere Euskal Herriko Torneoan egon ziren Elgoibarren. Taldeko sailkapenean 4. geratu zen txirrindulari elkartea, Julen Garcia 10. eta Oier Aldama 16. izan ziren.