Aurretik topatutako liztor habien inguruetan jarri dituzte tranpak, 150 metrora. Maiatza hasieran kenduko dituzte. Helburua da liztor erreginak erakartzea tranpetara intsektu inbaditzailearen zabalkundea gelditzeko.
Esan bezala, ez dira arriskutsuak. Finean, ontziak dira eta barruan urez, azukrez eta landare estraktuz osatutako likidoa dute. Liztorrak bertan harrapatzen eta itotzen ditu.