Arratsaldeko zazpietan hasi dira Aiarako Jaiak. Pregoilariak igo dira oholtzara, eta parekidetasunaren eta euskararen aldeko aldarrikapenez betetako hitzartea eskaini dute. Ondoren bota dira jaien hasierako suziriak, bana pregoilari bakoitzeko. Prontxiri ongietorria egin zaio gero, Itzalde eta Eskutxiko Ahotsak abesbatzen laguntzarekin. Aiara Dantza taldearen emanaldia egon da gero, eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko da egitaraua.
Igandera arte luzatuko dira jaiak. Hemen kontsultatu daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Aitziber Alava, Izar Mendiguren eta Txabi alvarado