Tokiko ekoizleek girotuko dute San Isidro azoka

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mai. 10a, 14:01
Mota askoko abereak ikusteko aukera egongo da azokan. / Zuriñe Alava

Tokiko ekoizleek girotuko dute San Isidro azoka.

Astelehenean izango da Arespalditzako San Isidro Azokaren 41. edizioa, “udalerriko baserritarren jarduna eta landa-eremua balioan jartzeko helburuarekin”. Merkatuarekin emango zaio hasiera egunari, 9:30etik aurrera. Eskualdeko abeltzainen zaldi, asto, ahuntz eta ardiak ikusteko aukera egongo da bertan. Untxi erraldoien, nekazaritza makinen, eskualdeko oiloen edota makilen erakusketak ere egongo dira.

Halaber, bestelako ekintzak ere prestastu dituzte: Pirenaika arrazako Arabako Behi-hazienda hautatuaren Arabako III. Lehiaketa, eta erleen mundua gertutik ezagutzeko parada egongo da baita 12:30ean, besteak beste, Arespalditzako Gizarte etxean.

Umeentzako ekintzak
Umeek ere izango dute zerekin gozatu. Baserri ginkanan parte hartu ahal izango dute 12:00etatik aurrera. Herri kirolek, mezak eta pintxo dastaketak osatuko dute egitaraua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide