Plaza kopurua mugatua izango da eta gehienez 24 umek eta gaztek (2001 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak) parte hartu ahalko dute.
Aiaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute eta deien ordena jarraituko dute izena emateko. 20 laguneko taldea osatu beharko da eta gutxienez, 12 aiararrak izan. Erroldatuek 100 euro ordaindu beharko dituzte eta Aiarakoak ez direnek 120 euro.
Ordainketa bi zatitan egiteko parada emango dute. Izena emateko www.aiarakoudala.eus helbideko inskripzio-orria bete behar da edo eskatu udaletxean eta Luiaondoko bulegoan (astelehenetan 8:30etatik 12:00ak arte eta asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara).
Gero, agiria info@aiarakoudala.eus helbidera bidali beharra dago edo udal bulegotan utzi umearen osasun-txartelaren kopiarekin.