Diru-laguntzak emango ditu Aiarako Udalak, udalerriko familia zein norbanakoei kiroldegietako bazkide kuota ordaintzen laguntzeko. 4.000 euro bideratu ditu udalak horretara. EAEko edozein kiroldegitan eman ahalko dute izena herritarrek, eta udalak % 100an ordainduko du herritar horien kuotaren eta kiroldegia kokatua dagoen udalerriko biztanleek zerbitzu beragatik ordaindu behar duten kopuruaren arteko aldea.
Bi baldintza bete beharko dituzte laguntza hori jaso nahi duten herritarrek: kiroldegiko bazkidea izan baino gutxienez sei hilabete lehenago egotea Aiaran erroldatua eta instituzioekin zerga eta ordainketa kontu guztiak egunean izatea. Hilabete amaierara arte izango dute auzokideek laguntza eskatzeko epea. Horretarako ondorengo dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu udaletxean:
*Eskatzailearen NANaren fotokopia.
*Familia liburuaren fotokopia, non jasotzen diren eskatzailearen eta adingabe onuradun(ar) en datuak.
*Hala badagokio, adingabe onuradunaren legezko zaintza emateko hartutako ebazpena.
*Jarduera egiteagatik udalari edo haren mendeko erakundeari ordainketa egin izana egiaztatzen duen bankuaren agiria edo, horrelakorik izan ezean, ordainagiriaren kopia konpultsatua (ordainketa egina dagoela jaso behar du).
*Erakundearen jatorrizko ziurtagiria (kiroldegiak berak edo udalak edo hura kudeatzen duen erakunde autonomoak egina), non jasotzen den onuradunak ordainduta dituela kuota guztiak.
*Beste dirulaguntza batzuen berri emateko adierazpena.
*Debekuen eraginpean ez egoteari buruzko adierazpena.
*Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria edo eskatzaileak izenpetutako baimena, Aiarako Udalak bere ordez ziurtagiria eska diezaion administrazio agintedunari, hain zuzen, jasotzen duena egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
*Jarduera egiten den herriko udalaren edo haren mendeko erakundearen ziurtagiria, non agertzen den zein den jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa edo tarifa. Halaber, idatzita egongo da udalerri horretan erroldatutakoek eta erroldatuta ez daudenek zein tarifa ordaindu behar duten.
*Aiara udalerriaren errolda ziurtagiria, adierazten duena onuradunaren antzinatasuna, eta onuraduna adingabea bada, baita eskatzailearena ere (aita, ama edo legezko tutorea).
Diru-laguntza buruzko informazio gehiago hemen.