Iragan asteburuan bi probetan hartu zuen parte Eneko Martinez Murgako gidariak. Batetik, Espainiako txapelketaren barruan, erlojupeko lasterketa bi egin zituen aiararrak, eta seigarren postua eskuratu zuen, bosgarrenetik 50 segundora.
Bestetik, Nafarroako Solauren zirkuituko txapelketan egon zen Martinez, eta laugarren sailkatu zen. Martinezek azaldu duenez, Triala gogorra egin zitzaion, baina dibertigarria izan zen: “Azken itzulia sekulakoa izan zen, publikoak nire ahalegina baloratu zuen eta animoei esker indarrak pilatu eta 13 puntu atera nituen”.