“Jolas txokoak” antolatu ditu Aiarako Udalak udarako. Uztailaren 3tik 31ra bitartean eskainiko da haurrentzako zerbitzu hori, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara. Eskaintza bikoitza izango da, bi herritan eskainiko baita: Luiaondon eta Arespalditzan. 2007 eta 2013 urteen artean jaiotako Aiarako umeei zuzendua dago egitasmoa. Irteerak, jolasak, tailerrak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte.
Izena emateko epea
Ekainaren 13ra arte egongo da “Jolas txokoan” izena emateko epea. Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan bete beharko da inskripzio orria. 35 euro ordaindu beharko dira zerbitzuaz hamabostaldi batean gozatu nahi bada eta 70 euro hilabete osoan erabili nahi bada. Toki kopurua mugatua izango da eta izena lehenago eman dutenek izango dute lehentasuna.