Hamar urte beteko ditu BTT Arespalditza taldeak aurten. Hori ospatzeko ekimen berezia prestatu dute datorren ekainaren 25rako. Haurrentzako ginkana egingo dute Etxaurren Ikastolan.
Izen ematea doakoa izango da, baina aurrez egin beharko da www.bttrespaldiza.com web-gunean. Hamabi urtetik beherako edozein umek hartu ahal izango du parte egitasmoan.
Ohiko lasterketa
Umeentzako ginkanaz gain, ohiko lasterketa egongo da baita. Ibilbide motza 31 kilometrokoa izango da 1300 metroko desnibel positiboarekin eta luzea 42 kilometrokoa 1550 metroko desnibel positiboarekin. Hemen eman daiteke izena, ibilbidea zehatz mehatz kontsultatzearekin batera.