Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna izan zen maiatzaren erdialdean. Hori dela eta mendi ibilaldia antolatu du igande honetarako (ekainak 11) Aiara Berdintasunaren Alde Foroak. Irteera 9:00etan izango da Arespalditzako El Ferial gunetik.
Hala, Etxaurreneko ermitara abiatuko dira partaideak, hamaiketakoa eta herri argazkia egiteko asmoz. Ondoren, Arespalditzara itzuliko dira, 13:00ak aldera. Parte hartze handia espero dute antolatzaileek, izan ere, 90 lagunek eman dute izena dagoeneko. “Emakumeak martxan” kamisetak banatuko dituzte oroigarri gisa.
Alabaina, maiatzaren 31n bukatu zen izena emateko epea. Edozelan ere, ibilaldira batzeko aukera zabalik dago.