25. urtemuga ospatuko dute Gazteen eta Jubilatuen elkarteek

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 8a, 21:16

Lantenoko Gazteen eta Jubilatuen elkarteek 25 urte beteko dituzte aurten. Festetan ospatuko dituzte urtemugak.

Ekainaren 23tik 25era izango dira Lantenoko jaiak. Hilaren 23an udako solstizioarekin abiatuko dute festa. Horretarako, 21:00etan sua piztuko dute, eta ondoren jarriko dute sorgina. Alabaina, argazki erakusketak ere izango du tartea, iazko udako solstizioko irudiak egongo baitira ikusgai.

Ekainaren 24an, berriz, Jubilatuen Elkarteko eta Gaztetxeko erakusketa estreinatuko dute, 13:30ean. Tradizioari jarraiki, herri bazkaria baliatuko dute horretarako. Hala, Jubilatuen elkartea sortu zenetik -hots, hasieratik- erretiroa hartu duten pertsonak omenduko dituzte. Arratsaldean, aldiz, musika eta jolasak izango dira nagusi, 17:30etik 20:30era. Ekainaren 25ean bukatuko dira ospakizunak, 13:00etan izango den abestidun meza eta luntxarekin.

Herri bazkariko erreserba
Bazkariaz gozatzeko, ordea, ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea. Horretarako bi bide daude: Kutxabanken dirua sartzea edo datuak eta dirua eskura ematea Araceliri (945396258).

Menuei dagokienez, bi aukera egongo dira, umeena (15€) eta helduena (20€). Lehenengoaren baitan daude makarroiak, oilasko errea patatekin, txokolate tarta, edaria, ogia eta sorpresa. Helduek, berriz, marisko entsalada, sarrerakoak, makailoa errioxar erara, oilaskoa, hostopilak, edaria, ogia eta kafea bazkalduko dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, momentuan bertan aurkeztu beharko da ordain-agiria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide