Kamioi batek istripua izan du 17:30ean Aiaran. Murgatik Luiaondora bidean jazo da ezbeharra, bihurgunean irauli baita ibilgailua. Gidaria onik atera da, baina suhiltzaileak bertaratu dira errepidean isuritako likidoa eta Nerbioiko parke linealera eroritako lasto andana erretiratzera. Ertzaintzak trafikoa moztu du, eta Amurriora bideratzen ari dira trafikoa.