Atzoko udalbatzan aho batez onartu zuten Arabako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkioten proiektuak. Alde batetik, Pantxita Etxean bi solairu konpontzea proposatuko dute, bertan ikasgela eta ekintza anitzak gauzatzeko. Aurrekontua 334.020,80 eurokoa da.
Bestalde, udal igerilekuetan estaldura jarri nahi dute punpa sistema gela babesteko, itoginak baititu eta gainean dituen karpak oso zaharrak direlako. Kasu horretan aurrekontua 100.793 eurokoa da.