Lan deialdia zabaldu du Aiarako Udalak udalerriko Bake Epaitegiko idazkari postua betetzeko. Udaletik adierazi dute lanpostuak ez duela epe finkorik izango, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko langile batek hartu arte iraungo baitu.
Ekainaren 29ra arte (osteguna) izango dute interesdunek lan deialdira aurkezteko epea. Naziotasun espainiarra izatea, adinez nagusia izatea eta kargu hori betetzeko ezgaitua ez egotea dira bete beharreko hiru baldintzak. Udaletik adierazi dute “egokitzat jotzen diren titulu eta ziurtagiriak” aurkeztu ahalko direla baita. “Administrazio zereginak egiteko gaitzen duten tituluak edo esperientziak eta informatikako oinarrizko ezagutzak hartuko dira kontuan batik bat”.