Uztailaren 15ean eta 18ean izango dira Zuhatzako Jaiak. Lehen eguna izango da izango da garrantzitsuena, egun osoko egitaraua egongo baita. 14:00etan hasiko da festa, Pezukeraren jaitsierarekin. Herri bazkaria, umeentzako ekintzak, Partymanen emanaldia eta bingoa egongo dira gero, besteak beste. Sua erromeriaren eta The Last Beer talde artziniegarraren kontzertuekin amaituko da eguna.
Uztailaren 18an, aldiz, meza izango da ekintza nagusia. Poteoa egingo da gero, Pezukeraren igoerarekin amaituko dena.
EGITARAU OSOA
Uztailak 15, larunbata
14:00 // Txupinazoa eta Pezukeraren jaitsiera
14:30 // Bazkari herrikoia
Menua: Paella eta mazedonia
Uztailaren 13a baino lehen eman behar da izena: 945 399 421
15:30 // Umeentzako puzgarriak
16:30 // Bingoa
18:30 // Umeentzako emanaldia Partymanekin
19:30 // Kontzertuak:
Sua (erromeria)
The Last Beer
Uztailak 18, asteartea
12:30 // Mesa
13:00 // Poteoa
14:00 // Jaien amaiera Pezukeraren igoerarekin
Iazko jaien bideoa: