Peregaña Igoera eta Erretes Lantenoko Jaiak aurkeztu zituzten atzo

Erredakzioa 2017ko uztailaren 6a

Peregaña Igoera eta Erretes  11 1499325457451
Peregaña Igoera eta Erretes  12 1499325497909
Peregaña Igoera eta Erretes  16 1499325659360
Peregaña Igoera eta Erretes  1 1499325071450
Peregaña Igoera eta Erretes  2 1499325106915
Peregaña Igoera eta Erretes  3 1499325149322
Peregaña Igoera eta Erretes  4 1499325190479
Peregaña Igoera eta Erretes  5 1499325233496
Peregaña Igoera eta Erretes  6 1499325274439
Peregaña Igoera eta Erretes  7 1499325314524
Peregaña Igoera eta Erretes  8 1499325351840
Peregaña Igoera eta Erretes  9 1499325388726
Peregaña Igoera eta Erretes  10 1499325419624
Peregaña Igoera eta Erretes  13 1499325542048
Peregaña Igoera eta Erretes  14 1499325581378
Peregaña Igoera eta Erretes  15 1499325621788
Peregaña Igoera eta Erretes  17 1499325693067
Peregaña Igoera eta Erretes  18 1499325732985
Peregaña Igoera eta Erretes  19 1499325774847
Peregaña Igoera eta Erretes  20 1499325814986
Peregaña Igoera eta Erretes  21 1499325855053
Peregaña Igoera eta Erretes  22 1499325897229

Atzo egin zuten Peregaña Igoera lasterketaren eta Erretes Lantenoko Jaien aurkezpen ekitaldia Kexaako Arcos de Quejanako Jatetxean.

Aurkezpen jendetsua gauzatu zuten atzo 20:30etatik aurrera eta iazko irabazleak (Josu Apraiz eta Zuriñe Frutos) ez ezik, Aiarako alkatea Gentza Alamillo, Arabako Mendi Federazioko presidentea Javier Calvo eta Erretes Lantenoko Jai Batzordearen ordezkariak ere egon ziren.

Aurkezpenean Edurne Abasolo eta Apdemako zenbait kidek ere parte hartu zuten, antolakuntzan arituko baitira.

Iazko ibilbidea mantenduko dute eta orain arteko lasterkari kopurua gainditu dute, 160 korrikalari lehiatuko dira. Horietako 20 emakumezkoak izango dira.

Peregaña Igoerak 548 metroko desnibela izango du eta sariak egongo dira lehenengo 5 sailkatuentzat (gizonezkoentzat zein emakumezkoentzat).

Athletic Clubeko jokalarien kamiseta
Erretes Lantenoko jaien antolatzaileek azaldu zuten festak jendetsuak izango direla eta ohiko egitaraua mantenduko dutela: parrillada, krisiaren aurkako poteoa, umeentzako berbena...

Bi ekintza aipatu zituzten bereziki. Alde batetik, puzgarri erraldoia kontratatuko dute umeentzat (10x35 metrokoa) eta eguraldi ona eginez gero, ura erabiliko dute.

Horrez gain, zozketa egingo dute (gazteek salduko dituzte tiketak) eta Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta izango da saria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide