"Igandean kirolarientzako eta mus zaleentzako eguna da eta asteartea familia, haur eta parranderoentzat aproposa"

Aitor Aspuru Saez 2017ko uzt. 13a, 08:57

Jai Batzordeko kideak dira Maitane Vergara eta Irantzu Menoyo.

MAITANE BERGARA eta IRANTZU MENOYO, besteak beste, antolatzen dituzte Santa Marina Jaiak Salmantonen. Herriari eta ospakizunei buruz mintzatu dira, jende anima dadin festetan parte hartzen.

Hasteko, baten batek agian ez du inoiz zapaldu Salmanton, nolakoa da herria?

Salmanton, Aiarako Udala osatzen duten herrietako bat da. Herri txikia baina xarma handikoa da,  Salbada Mendizerraren alboan dago, Ungino mendiaren azpian.

Santa Marina ospatzen duzue bertan, zein da egitarauko ekitaldirik garrantzitsuena?

Jaietan adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatzen saiatu gara. Denetariko ekitaldiak egongo dira: mendi ibilaldia, mus txapelketa, umeentzako jolasak....

Eta zein da zuen gogokoena?

Ekintza bat aukeratzekotan, mendi ibilaldia izango litzateke. Gure egitarauan berrienetarikoa izateaz aparte, ekintza honetan Aiarako paisaia ederrak ikusteko aukera dago.

Zein da herriko jaiak gozatzeko plan ona?

Igandean zein asteartean  ekitaldiak egongo dira. Bi egunetan jaiak gozatu daitezke.

Igandean kirolarientzako eta mus zaleentzako eguna da eta asteartea familia, haur eta parranderoentzako egun aproposa.

Beraz nahi duzuenean etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Nola antolatzen dituzue jaiak? Zein da zuen helburua antolakuntzan?

Jaietako ekitaldiak prestatzerako orduan gustu guztietarako ekitaldiak antolatzen saiatzen gara.
Gure helburu nagusia herri txikietako jaiak mantentzea eta ezagutzera ematea da.

Jaiak beti izan dira berdinak edo jende gazteak zerbait aldatu duzue?

Hainbat ekintza urteetan zehar mantendu dira; odolosteak eta etxez etxeko kalejira, esaterako. Baina hortaz aparte urtero ekintza berezi edo berriren bat antolatzen saiatzen gara.

 

Ikusi jaien egitaraua hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide