Uztailaren 23 (igandea) eta 25ean (asteartea) ospatuko dira Lantenoko Jaiak. Ohikoan bezala, hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute Aiarako herri horretara gerturatzen direnek.
EGITARAU OSOA
Uztailak 23, igandea
Lantenoko eskola zaharretan
17:00 // Mus Txapelketa
1. saria: 300 euro
2. saria: 100 euro
3. saria: 50 euro
4. saria: Bi botila txakoli
18:00 // Patata-arrautzopila lehiaketa
Saria: Bi pertsonentzako afaria
20:00 // Pintxo-potea
Uztailak 25, asteartea
12:30 // Txupinazoa
13:00 // Meza santua, Done Jakueren omenez
13:30 // Dastaketa: Txorizoa sagardo erara
Argazki erakusketa: “Elkarteen 25. urteurren ospakizuna: Jubilatuak eta Gaztetxea”
Trikitixek eta panderoek girotuko dute goiza
15:00 // Herri bazkaria (bakoitzak ahal duen tokian)
17:30 // Eskoletan: Dibertimendua pistan (Gaztelu puzgarria, haurrentzako dantzaldia, era askotako ur-jolasak, aparra)
22:30 // Bakarrizketa Kike Loiolarekin
23:30 // Erromeria Gauargi musika taldearekin
1:00 // Betiko zozketa
3:00 // Jaiari agurra
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide