Orain arte diru-laguntzak baliatu ditu Aiarako Udalak kontzejuak finantzatzeko (jaiak egiteko, argi publikoa ordaintzeko...), baina aurrerantzean transferentziak egingo dituzte urtero. Urtean birritan egingo ditu udalak, bat urte hasieran eta bestea erdialdean.
Administrazio Batzarrek kudeatuko dute diru kopuru hori. Ekarpen ekonomikoak bi jatorri izango ditu; alde batetik, udalak zehaztuko duen kopuru finkoa eta, bestetik, Arabako Foru Aldundiko FOFELetik aterako dena.
Diru kopuruak
Udalak urtero Administrazio Batzar bakoitzari egingo dion ekarpen ekonomiko finkoa zehaztu dute Aiaran, baina hurrengo astean egingo dituzte publiko kopuruak.
Alderdi guztiek adierazi zuten atzo ados daudela eredu berriarekin eta abiapuntutzat jo dute hobetzeko. Irizpide berrien bitartez finantzazio orekatuagoa ahalbidetu nahi dute.