Istripu bat gertatu da gaur goizean Arespalditzan, hodiak garraiatzen zituen kamioi bat irauli egin denean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira istripua gertatu den tokira, baina ez da zauriturik egon eta ez da trafikoa moztu behar izan.
Herrian dagoen urbanizazio baten alboan jazo da gertaera. Bertako auzokide batzuek adierazi dute denbora daramatela udalari eta Foru Aldundiari euren etxebizitzak herriarekin lotzeko azpiegiturak eskatzen. Izan ere, ez dute herriarekin komunikatzeko espaloi edota pasabiderik.