Aiara Txirrindularitza Elkarteko kideak kolpea hartu zuen lurrera erortzean. Berez, kaskoa apurtu zuen istripuan, baina, hala ere, lortu zuen helmugara lehena iristea.
Kirolariak azaldu du: "Erori arren, ez nuen denbora asko galdu. Kolpe ederra hartu nuen, pentsatu nuen lasterketa uztea, kaskoa apurtua baitzegoen. Baina altxatu nintzenean, bero nengoenez, ez nuen min asko nabaritu, eta bizikleta ondo zegoen".
Horrela, aiararrak aurrera jo zuen eta aurrean zituen arerioak gainditu zituen, bi izan ezik (bi lehenak, alegia). Dena den, aurrean zituen bi lasterkariek bidegurutze ba txarto hartu zuten eta galdu egin ziren. Horri esker, irabazlea izan zen Iosu Isasi.

Iñaki Isasik ere lasterketa bikaina egin zuen
Bestalde, Iñaki Isasi -Josuren anaia, hain zuzen- Igartza-Beasain mendi duatloian lehiatu zen eta 2. postua erdietsi zuen. 8,56 kilometroko ibilbidea bete zuen korrika eta beste 13,36 txirrindulan.