07:45ean gertatu da istripua. Kamioi bat bide ertzean sartu da Murgan, estua den zati batean. Ez da zauriturik egon eta hasieran Ertzaintzak bideratu du trafikoa, 10:15ak arte.
Garabiak agertu direnean, aldiz, bidea moztu du poliziak, makinek errepide osoa okupatu baitute. Oraindik ez dute bide ertzetik atera ibilgailua eta, ondorioz, beharrezkoa da beste bide bat hartzea.
