Ireki dute epea udalerriko adingabeek dantzarekin eta musikarekin erlazionatutako ekintzak egin izanagatik diru-laguntzak eskatzeko. Laguntza horien helburua izango da udalerriko haurrek aukera izatea “Aiarako Udalak eskaintzen ez dituen ekintzak egiteko, familiako ekonomiari min handirik egin gabe”.
Azken eguna, urriaren 17a
Iragan ikasturtean -2016ko irailetik 2017ko ekainera bitartean- eginiko ekintzak lagunduko dira diruz. Interesdunek udaletxean edo hemen klikatuta eskuratu dezakete eskaera orria. Orri hori bete eta eskatzen den dokumentazioarekin entregatu beharko dute udaletxean. Urriaren 17a izango da horretarako azken eguna.